Umeak lehen hezkuntza egiten hasten direnean, Euskal Herrian konkretuki, euskarari garrantzia handia ematen zaio, eta nire ustez normala da gure herriko hizkuntza delako, eta hori delako euskaldun egiten gaituena.
Kasu batzuetan eskola zein ikastola askotan edota gehienetan bere euskalkiari uko egiten diote eta euskara batua irakasten dute. Irakasleek lehen hezkuntzan bertako euskalkia irakatsi beharko lukete, eta euskara batua derrigorrezko bigarren hezkuntzan (DBH) irakatsi beharko lukte eta bertako euskalkiarengatik bereiztu eta desberdindu. Ume askok bertako euskalkia eta euskara batuko hitzak eta esaherak ez dute inondik inora bereizten eta euskara mota biek une eta leku guztietan erabiltzen dute. Horregatik uste dut, irakasleek papera garrantzitsua dutela akats horiek zuzentzeko.
Ondorioz, gure euskara maitea hobeto erabiliko da leku eta momentu guztietan.
2010-05-21
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario