Lehen Hezkuntzako umeak kultura munduan murgiltzen


Lehen hezkuntzako umeak kulturan murgiltzen hasten dira garai honetan.







2010-05-27

Taula

Hona hemen nire ikaskide batzuen taula bat. Taula honetan bakoitza non bizi den eta bakoitzak duen adina.

Izenak
lekuak
adinak
 


Aner
Bilbo
28
 


Aritz
Igorre
25
 


Jonathan
Leioa
21
 


Lur
Lekeitio
21
 

Bideo zerrenda

Bertako eta atzerriko umeak

Haurtxoteka podomatic

Aurten egin dugun lan batez baliatu naiz, umeekaz lan egiteko aproposa dela iruditu zait. Horregatik sartu dut nire blogean.




2010-05-26

isuu- ipuinak

Lehen zikloko umeekin gauza asko ipuinen bidez landu daitezke. Ipuinak asko guztatzen zaie modu honetan umeak edota ikasleak motibatzeko aukera izango dugu. Praktikak egiten egon naizen eskolak ipuinak ipintzen zituzten hiztegia eta ulermena lantzeko.




Testu birsartua - umeak udan


Udan ere ume batzuk liburuak eta kirola egiteko aprobetzatzen dute. Honela ere gauza berri asko ikasten dute. Beste batzuk udalekuetara joaten dira, udalekuetan gai bat hartuta kultur ekintzak egiten dituzte modu dinamiko eta dibertigarri baten. Udalekuetan ere beste ume batzuekin erlazionatzeko balio du, lagun berriak ezagutu eta beste umeen ezaugarriak ezagutzeko aukera bikaina da (premi bereziak dituzten umeen egoera esate baterako).

Animaliak errepasatzen

Eskoln mota askotako irakasgaiak dagoz eta hemen ipini dugun power point-a, naturreko gai bat hartu ditugu animali gai. Bertan ornodunen eta ornogabeen arteko desberdintasunak eta talde bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenak aipatu ditugu.  Esan beharra dago, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleei edota umeei zuzenduriko lana dela. Hasteko gai azalduko ditugu eta gero lan hau errepaso bezala ipiniko diegu. Bertan ere jarduera batzuk egiteko aukera edukiko dituzte.

2010-05-24

Zamzar tutoriala


euskaltube.com bideoak

Izenburua: Zamzar tutoriala
Erabiltzailea: Gorrotxa

Eduki desberdinen formatua aldatzeko programa bat azaltzea aukeratu genun, programa hau zamzar deitzen da eta hona hemen guk egindako programa honeri buruzko azalpena, espero dut eman ditugun pausu guztiak ondo ulertzea. Gure ustez, programa hau erabiltzea nahiko erraza eta erabilgarria da.

2010-05-21

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?


euskaltube.com audioak

Izenburua: guk euskaraz zu zergaitik ez
Erabiltzailea: lar

Euskal Herriko eskola askotan euskarari garrantzia handia ematen zaio. Eskola hauetan euskararen eguna ospatzen da, praktiketan egon nintzenean justu euskararen eguna ospatu zen eta abesti hau egunean zehar pila bat aldiz jarri zuten umeei, ikasteko. Beraz abesti hau hartu dut nire blogerako.

EHko euskalkiak

Umeak lehen hezkuntza egiten hasten direnean, Euskal Herrian konkretuki, euskarari garrantzia handia ematen zaio, eta nire ustez normala da gure herriko hizkuntza delako, eta hori delako euskaldun egiten gaituena.
Kasu batzuetan eskola zein ikastola askotan edota gehienetan bere euskalkiari uko egiten diote eta euskara batua irakasten dute. Irakasleek lehen hezkuntzan bertako euskalkia irakatsi beharko lukete, eta euskara batua derrigorrezko bigarren hezkuntzan (DBH) irakatsi beharko lukte eta bertako euskalkiarengatik bereiztu eta desberdindu. Ume askok bertako euskalkia eta euskara batuko hitzak eta esaherak ez dute inondik inora bereizten eta euskara mota biek une eta leku guztietan erabiltzen dute. Horregatik uste dut, irakasleek papera garrantzitsua dutela akats horiek zuzentzeko.
Ondorioz, gure euskara maitea hobeto erabiliko da leku eta momentu guztietan.

2010-05-13

Ken zazpi abestia

Abesti hau hartu dut Ken Zazpi taldeko abetsi guztiak asko gustatzen zaidalako, eta bereziki hemen ipini dudana. Abesti honekin identifikatuta zsentitzen naiz.

Umeak eskolaz kanpoko jarduera baten

Eskolaz kanpoko jardueretan ere umeek kulturako hamaika eduki ikasten dute. Bideo honetan ikusten den bezala gaztetatik ikasitako dantza bat dantzatzen ari dira. Dantzaz gain, beste mota askotako edukiak ikasi ahal dituzte, esate baterako, kirol arlokoak, musika, hizkuntzak...

2010-03-24

mapa kontzeptuala

Hau da, curriculum-tik ateratako informazioa zati bat. Informazioa edota datu hauek gure gaiarekin (Teknologi berriak gaiarekin) zerikusi zuzena dute. Mapa kontzeptual honetan agertzen diren eduki guztiak kontutan hartu beharko ditugu irakasleak izango garenean, eta haurrekin teknologi berriak erabili eta teknologi berri hauek zelan erabiltzen diren, modu dinamiko baten erakusteko. Modu dinamikoaren bitartez haurrek motibatuago egon daitezke, ondorioz guk nahi ditugun edukiak errezago barneratuko dituzte.


2010-03-10

Ipuin baten kontaketa

Haur hezkuntza eta lehen zikloko lehen hezkuntzako umeei ipuinak kontatzea oso baliagarria suerta daiteke hiztegia aberasteko esabaterako. Honen ondorioz ere euskarazko esaerak eta esamoldeak landu ahal izango dituzte. Eta ezin dugu ahaztu entzumena ere landuko dela.
Ipunietan musika sartzen badugu, haurrek gusturago egongo dira, abesti batzuk jakingo dutelako eta ez dakitenek ikasi ahal izango dituzte. Azken finean, klaseak dinamikoak egitea; horrelako ekintzak egiten umeak gustura ikasiko dute konturatu barik.



Musika sartzen

2010-03-03

Aupa egun on guztioi! nire lehenengo bloga sortzen ari naz eta zeozer idatzi behar danez zeozer idazten ari naz.

Musika Chopin

Pianozko musika, pertsoan askok esaten dute, holako musikarekin asko ikasten dela ume motibatzeko balio duelako.


euskaltube.com audioak | Izenburua: Chopin musikaria | Erabiltzailea: mlopezdelapuente

argazkiak nola sartu


Bloga egiten hasi ginenean, argazki hau blogean sartzea aukeratu nuen, argazki hau asko gustatu zitzaidan elurrez beteta dagoen paisaiak ikustea, nire aburuz behintzat, beti polita izaten da, eta umeekaz holako irudiak erakustea baliagarria izan daiteke beste lurraldeko egoera eta klimak azaltzeko. Holako materialak eskeintzean umeak motibatu egin daitezke, beraz guk emango dugun azalpenari arreta handiagoa eskeiniko digute.