Lehen Hezkuntzako umeak kultura munduan murgiltzen


Lehen hezkuntzako umeak kulturan murgiltzen hasten dira garai honetan.







2010-03-24

mapa kontzeptuala

Hau da, curriculum-tik ateratako informazioa zati bat. Informazioa edota datu hauek gure gaiarekin (Teknologi berriak gaiarekin) zerikusi zuzena dute. Mapa kontzeptual honetan agertzen diren eduki guztiak kontutan hartu beharko ditugu irakasleak izango garenean, eta haurrekin teknologi berriak erabili eta teknologi berri hauek zelan erabiltzen diren, modu dinamiko baten erakusteko. Modu dinamikoaren bitartez haurrek motibatuago egon daitezke, ondorioz guk nahi ditugun edukiak errezago barneratuko dituzte.


2010-03-10

Ipuin baten kontaketa

Haur hezkuntza eta lehen zikloko lehen hezkuntzako umeei ipuinak kontatzea oso baliagarria suerta daiteke hiztegia aberasteko esabaterako. Honen ondorioz ere euskarazko esaerak eta esamoldeak landu ahal izango dituzte. Eta ezin dugu ahaztu entzumena ere landuko dela.
Ipunietan musika sartzen badugu, haurrek gusturago egongo dira, abesti batzuk jakingo dutelako eta ez dakitenek ikasi ahal izango dituzte. Azken finean, klaseak dinamikoak egitea; horrelako ekintzak egiten umeak gustura ikasiko dute konturatu barik.



Musika sartzen

2010-03-03

Aupa egun on guztioi! nire lehenengo bloga sortzen ari naz eta zeozer idatzi behar danez zeozer idazten ari naz.

Musika Chopin

Pianozko musika, pertsoan askok esaten dute, holako musikarekin asko ikasten dela ume motibatzeko balio duelako.


euskaltube.com audioak | Izenburua: Chopin musikaria | Erabiltzailea: mlopezdelapuente

argazkiak nola sartu


Bloga egiten hasi ginenean, argazki hau blogean sartzea aukeratu nuen, argazki hau asko gustatu zitzaidan elurrez beteta dagoen paisaiak ikustea, nire aburuz behintzat, beti polita izaten da, eta umeekaz holako irudiak erakustea baliagarria izan daiteke beste lurraldeko egoera eta klimak azaltzeko. Holako materialak eskeintzean umeak motibatu egin daitezke, beraz guk emango dugun azalpenari arreta handiagoa eskeiniko digute.